XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Iru gurutze egiñazOrregatik onesten zaitut, ur ori, Jaungoiko bizi, Jaungoiko egiazko, Jaungoiko Santuaren izenean; asieran Bere itzez legorretikan berezi zinduan Aren izenean, Bere Arnasa zure gañean arnasten zualarik.
Lau aldetara zabalduazBerak sortu zinduan Atsegin-Baratzan, eta lau ibaietan lur osoaren ezagarri ipiñi. Berak, basamortuan, zure gazitasuna gozaturik, biurtu zinduan edangarri; eta Berak erri egarrituarentzat arkaitzetikan sortu.
Onesten zaitut, Aren Seme bakar Jesukristo gure Jaunaren izenean ere: Berak mirariz Galilea'ko Kana'n ardo biurtu bait-zinduan; Bera bait-zan zure gañean oñez ibilli, eta zugan Jordan'en Joanen eskutik bataiatu; Berari zintzakion, odolarekin naasturik saietsetik ixuri; eta sinistedun guztiak zutaz bataiatzeko ere Berak agindu zien Bere Ikasleai, onela esanaz:
Jaungoiko alguztidun eta on-bera: zaude, Zure Agindu oek bete-bearrez alegintzen geranokin, eta, errukiz, iguzu arnas.
Gurutze-antzera iru bider arnas egiñazOnetsi Zure aoz ur kutsu-gabe oek.